"Hitzekin" lemapean, Amurrion martiaren 31n hasi eta lekukoa aprilaren 10ean helduko da Donostiara. Bidean, aprilaren 6 eguerdian, Manurgatik pasau ostean helduko dira furgonetea eta korrikalariak Ubidera. Bertatik, Barazar bajatu eta bailarako herrietatik pasauko da Korrika, Bediatik 16:15ean urteteko.
Egueneko batzar irekian, aurkezpena egingo dabe AEKkoek, Arratiako Korrika zatiaren nondik-norakoak azalduta. Korrikearen inguruak hainbat ekintza antolatzen dira edizino guztietan eta, honen gainean berba egiteko denporea be egongo da. Indarrak neurtu eta antolatu behar danaren arabera, eguenean bertan ebatziko dabe parte-hartzaileek batzordea barriro batu beharko dan.