EAJ

Egoera politikoaren buruzko hausnarketa saioa antolatu dau EAJk

Asier Abrisketa 2022ko ots. 8a, 12:13
Josune Gorospe.

Aitor Esteban eta Josune Gorospe diputaduak hartuko dabe parte bariku iluntzean Igorreko Kultur Etxean egingo dan saio irekian.

Arratiako jeltzaleek gaur eguneko egoera politikoa aztertu gura dabe datozen erronkei alderdi modura aurre egin ahal izateko. Holan, jeltzale arratiarrek hausnarketa saioa antolatu dabe Igorren, hilaren 11n 19:00etan. Lasarte Aretoan batuko dira alderdikide eta herritarrak.

Hitzorduan, eskualdeko jelkide entzutetsuenetako bik hartuko dabe parte, Aitor Esteban zeberioztarrak eta Josune Gorospe dimoztarrak hain zuzen be. Biak dira espainiar estaduko Diputaduen Kongresuko batzarkideak.

Aitor Esteban Diputaduen Kongresuan.

Beraz, igarri daiteke Madrilen ebazten diran gaiak pisu handia eukiko dabela hausnarketa saioan, besteak beste, atzen astean legeztatutako lan erreformea, euskal alderdi eta sindikatuek onartu ez dabena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!