Zezeilaren 6an, proiektauko dan lehenengo emonaldia izango da Ilargirantz (Ali Samadi Ahadi, 2021) animazinozko film alemaniarra. Jatorriz Moonbound izena daukan pelikula hau Alemaniako umeentzako liburu ezagunean dago oinarrituta. Espazioko abentura honetako protagonistea Pete haurra da, ilargiko gizon gaiztoaren eskuetatik bere arrebea askatu beharko dauana bere lagunakaz batera.
Gero, 19:30ean proiektauko da El caso Villa Caprice (Bernard Stora, 2020) drama frantsesa. Istorio honetan, Luc Germon abogagu entzutetsuaren kasu bat kontetan da. Abogaduaren ospe ona kolokan ipiniko da bezero barri bat onartzerakoan, Gilles Fontaine enpresari poderetsua. Honek jaubetza bat erosi dau, baina legez kanpoko prozesu baten bidez egiteagaitik izan da akusatua. Germonek kontrakoa frogatu beharko dau, baina bidean, aliatuak etsai bilakatuko dira.