Lana

Formazino ikastaroa antolatu dau Ilunbek zezeilaren 14tik 24ra

Asier Abrisketa 2022ko ots. 3a, 14:19

Astebarruan arrastiro egingo diran saioetan muntaia elektrikoak, azpimultzoen muntaketak eta harreman ereduak landuko ditue.

Hilaren 14an hasiko da Ilunbek antolatutako ikastaroa. Astebarruan, 16:00etatik 18:30era izango dira formazino saioak, enpresearen instalazinoetan. Langabezian dagozanentzako edo lanpostua hobetu gura dabenentzako egongo da bideratuta ikastaroa eta gero, Ilunbek bilatzen dauan profileko langileak kontratatzeko konpromisoa hartu dau.

Bete beharreko baldintza bakarrak dira curriculuma gaurkotuta eukitea eta informatika ezagutza basikoak izatea. Beste alde batetik, elektronikeari buruzko ezagutzak ez dira beharrezkoak, baina bai baloragarriak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!