El valle de las linternas (Caleb Hystad, 2018) izango da urtailaren 30ean Lasarte Aretoan proiektauko dan pelikulea. Animazinozko film kanadiar honek Olistene paperezko linterna egilearen istorioa kontetan dau. Honen beharra da urtero haranean ospatuten dan jairako linternak eregitea, eta horretan ibili da bizi osoa, haren aititak erakutsi eutsanetik. Baina Olistene be zahartuten hasia da, eta Porter bilobaren laguntzea beharko dau. Olistenek sekretu bat be gordeten dau, bere gaixotasuna eta ingurukoen arazoak konpondu ahal dauzan sorginkeria bat. Era berean, sorginkeria hau arrisku bat izango da familiarentzako.
Gero, 19:30ean proiektauko da Papa o mama (Dani de la Orden, 2021) komedia espainiarra. Paco Leon eta Miren Ibarguren protagonista dituen film honek Victor eta Floraren banaketearen istorioa kontetan dau. Gurasoak ez dira umeen zaintza partekatua adosteko gai, hori dala eta, umeek nogaz gelditu ebatzi beharko dabe euren kontura. Film hau Martin Borboulonek zuzendutako pelikula frantsez baten remakea da.