Ankerkeriari stop

Aitor eta Galderren aldeko pankartak egiteko deia luzatu dau Ernaik

Asier Abrisketa 2022ko urtarrilaren 27a

2021ean Aitor eta Galderren alde Igorren egindako kontzentrazinoa.

Bihar, hilak 28 17:30ean, Kiñu Gaztetxean geratu dira Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxealdiagaz zigortutako gazteen aldeko kanpaina komunikatiboa hasteko.

Espainiako Auzitegi Nazionalak 2021eko zezeilean zigortu ebazan Aitor Zelaia eta Galder Barbado Aiaraldeko gazteak lehergailuak egiteko materialak eukitea leporatuta. Zigorra lau urteko espetxealdia, urte bateko zaintzapeko askatasuna eta hamar urteko inhabilitazinoa da. Oin, Auzitegi Gorenaren ebazpena itxaroten dabiz, edozein momentutan heldu daitekeana, horregatik dabiz eskualde ugaritan honeen aldeko mobilizazinoak antolatzen eta herritarrak jakinaren gainean ipinten.

Aitor eta Galderren inguruko kasua salatu eta gazteei alkartasuna adierazoteko sortu zan Ankerkeriari Stop plataforma herrikoia. Bertatik, hasikeratik salatu dabe kasua "muntai polizial, politiko eta judiziala" dala, poliziak aurkeztutako froga eskasek ezin dabezalako halango zigor handiak eragin. 

Ertzaintzak 2019an atxilotu ebazan gazte biak, aurreko urtean Duranan (Araba) aurkitutako bidoi bategaz loturea eukielakoan. Sei hilez egon ziran kartzelan, fidantzapean urten aurretik. Epaileak frogatutzat hartu dau gazteak bidoia 2014tik ostonduten ibili zirala eta bidoian lehergailuak prestatzeko materiala egoala baina, epaile berak baztertu dau "helburu terroristak" izatea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!