Ene Kantak konpainiak haurrentzako antzerki musikatua ekarriko dau Igorrera zapatuan. Oin dala hamarkada bat hasi ziran umeentzako abestiak egiten, gero, jantzakaz bideoak grabatzen hasi eta zuzeneko ikuskizunak egiten amaitu dabe atzenean.
Igorrera Liluragarria, gorputz barrura goaz ikuskizuna aurkeztera etorriko dira urtailaren 29an, zapatuan. Hasikera batean, saio bakarra egin behar zan, arrastiko 17:30ean. Baina sarrera guztiak agortu ziranez, beste saio bat egitea ebatzi zan.
Beste saio hau egun berean izango da, baina eguerdian, 12:00etan. Honetarako sarrera fisikoak domeka arrastian saldu ziran igorreztarrentzako, Kultur Etxeko takilan. Izan be, lehenengo saiorako sarrera guztiak, bat izan ezik, interneten saldu ostean, Igorreko herritar ugarik adierazo eben aukera barik gelditu zirala.
Domekan be, ilara luzea sortu zan Kultur Etxeko takilan, Ene Kantak konpainiaren arrakastearen froga. Gaur egungo COVID protokoloagaz, 180 lagun sartu daitekez aretoan, 100 sarreratik gora saldu ziran domekan, besteak aste barruan internet bidez. Gaur, sarrera bi baino ez dagoz salmentan.