Bizi Igorrek eta Igorreko eskoleak antolatu dau Igorreko aratusteen inguruko lanketa prozesua. Urtailaren 12an hasi zan lanketea, Oier Araolaza antropologoa konbidau eben Mozorrotzea ez da disfrazatzea berbaldia emoteko, oin emongo jako jarraipena.

Araolazak disfrazatzearen eta mozorrotzearen arteko desbardintasunak azaldu ebazan orduan, eta inauteri tradizionaletan topetan diran mozorroen ezaugarrien inguruan egin eban berba. Tradizino honeetatik urrin dagoz gaur-egungo aratusteak eta honen inguruko hausnarketa kolektiboa egin gura da Igorren.
Bihar arrastiko berbaldian umeentzako zaintza zerbitzua be egongo da. Baina horretarako izena emon behar da gurasoelkartea@igorrekoeskola.