Ene Kantak konpainiak haurrentzako antzerki musikatua ekarriko dau Igorrera. Oin dala hamarkada bat hasi ziran umeentzako abestiak egiten, gero, jantzakaz bideoak grabatzen hasi eta zuzeneko ikuskizunak egiten amaitu dabe atzenean.
Igorrera Liluragarria, gorputz barrura goaz ikuskizuna aurkeztera etorriko dira urtailaren 29an, zapatua. Hasikera batean, saio bakarra egin behar zan, arrastiko 17:30ean. Baina sarrera guztiak agortu diranez, beste saio bat egitea ebatzi da.
Beste saio hau egun berean izango da, baina eguerdian, 12:00etan. Honetarako sarrera fisikoak astegoien honetan hasiko dira saltzean igorreztarrentzako, Kultur Etxeko takilan. Domekan, hilak 23, arrastiko 17:30 eta 18:30 artean zabalduko da takilea eta bakotxak ezingo dauz bost sarrera baino gehiago erosi.
Domekatik sarrerarik soberan gelditu ezkero, honeek Kutxabanken erosi ahalko dira astelehenetik aurrera.