Igorreko eskolea

'Igorreko eskola bidea' proiektuaren erakusketea dago ikusgai Kultur Etxean

Asier Abrisketa 2022ko urt. 20a, 13:32

Erakusketan azaldu dabez umeek bideen ezaugarriak, eta proiektua bera. Lau bideak domeka goizean markatuko dabez auzolanean.

Igorreko eskoleak bultzatutako proiektuaren helburua da haurrek autonomia irabaztea, honeek eskolarako bidea heldu barik egin ahal izateko, lagunekaz edo bizikletan. Umeek proiektua arrazoitu, bideak aztertu eta topau ostean, egindako lan osoa gorpuztu dabe erakusketa batean, herritarrek bideak ezetu ahal izateko. Lan horretan laguntzaile izan dabez Zaztaparretako eta Urtxintxako kideak guraso, irakasle eta udal langileakaz batera.

Kartulina ugaritan komiki, bertso, mapa, marrazki, galdera eta erantzunakaz azalduten da proiektua, lurrean margoztutako oinatzek jarraitu beharreko bidea erakusten daben bitartean. Bideo bat be badago ipinita, bertan be azalduten dabe haurrek proiektua eta bide bakotxaren ezaugarriak, banan-banan. Amaitzeko, heldu eta umeentzako galderak planteatu dabez, eretxia emoteko buzoi bat be badago.

Emoitza Igorreko bazter desbardinak kurutzatuten dabezan lau bide dira: morea, berdea, arrosa eta laranja. Honeek astegoien honetan markauko ditue eta herritarrak parte-hartzera be konbidau dabez. Eskoletako patioan daukie hitzordua, urtailaren 23an goizeko 10:00etan hasita.

Lau bide

Iparraldetik hasita bide arrosan Udea eta Agarreko ikasleak Elexalde kalean batuko dira honeekaz batera herri sarrerako errotondara joateko. Zubia pasau eta Urbieta inguruko ikasleak batuko jakiez, Zekutze taberna aurreko parke eta Olabarri atzkealdetik eskolara joateko.

Bide laranja ekialdetik hasten da, San Juan eta Hierros Sancho lantegi inguruetako ikasleak batuko dira, Torrea kaletik bizi diranak batu eta Donibane taberna aurretik joango dira eskolara.

Mendebaldetik ostera, bide berdean batuko dira Lehendakari Agirre eta Lasarte parkearen inguruetan bizi diran umeak. Goloskiko zubitik eta Isntitutu aurretik joango dira eskolara.

Hegoaldetik sartuten dan bide moretik joango dira Garbe auzoko ikasleak. Egurrezko zubitik errekea kurutzatu eta eskola osteko bidetik sartuko dira klaseetara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!