Atx teatroak hamargarren urteurrenean sortutako antzerkia da Lubaki lainotsua, eta harmagarren proiektua. Drama eta umorea erabilita, saihestezin bezain beharrezkoa dan belaunaldien arteko talka landuten dau antzezlanak, mundua begiratuteko ikuspegi desbardinak. Istorio hau Maren Basterretxeak, Miriam Marchantek eta Javier Barandiaranek taularatuten dabe.
Sinopsia
Izen bako gerrearen lubaki baten, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi batekoa: baldintzarik bako militantzia eta diziplina zorrotzekoa. Aspaldian ez dago ez batailarik, ezta etsairik be... badirudi dana bare-bare dagoala. Jeneralek "bakea" sinatu eben, tropak etxera bialdu ebezan aspaldi, baina ez eutsien erreleborik bialdu, eta jakina, errelebo barik ez dago postua ixterik.
Beterano hau gaur egungo sasoiarentzako oztopoa baino ez da. Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun baten erreleboa jatorko. Eskarmentu bako soldadu gazte bat, bere bizitza labur osoan sekula ez dauana gerra izpirik ezetu.
