Lasarte Aretoa

'Trash' eta 'La familia perfecta' pelikulak proiektauko ditue domekan

Asier Abrisketa 2022ko urt. 14a, 11:27

17:00etan hasiko da umeentzako pelikulea, 19:30ean barriz nagusiena. Takillea emonaldiak hasi baino 45 minutu arinago zabalduko da.

Igorreko Kultur Etxean, arrastiko lehenengo pelikulea izango da Trash, la leyenda de la piramida magica (Francesco Dafano eta Luca Della Grotta, 2020). Film italiar honetan gizakion zaborrak dira protagonista; latak, botilak eta kutxak, besteak beste. Gizakiek honeek kalera bota ostean, ostonduta bizi dira, garbitzaile eta honeen makinetatik igesean. Zaborren munduan be badagoz kondairak. Istorio batek dino badagoala, hainbaten, piramide magiko bat zabor mota guztientzako bigarren aukera bat eskaintzen dauana.

La familia perfecta (Arantza Etxebarria, 2021) barriz izango da bigarrena. Komedia familiar honetako protagonistea Lucia (Belen Rueda) da. Ezkondu zanetik daroa gogo guztiak bizitza perfekturako familia perfektua zaintzen, eta uste dau dana dagoala kontrolpean. Halango batean agertuko da Sara, semearen bikotea, idea oso desbardinak dituan neska, bere familiagaz batera. Lucia holan konturatuko da, familia perfektua ez dala berak uste ebana.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!