Komertzioak

Sari bi jaso dauz Olaetxe Optika Zentroaren erakusleihoak

Asier Abrisketa 2022ko urt. 13a, 16:53

AMEren lehiaketako irabazlea izateaz gainera, Bizkaidendak alkartearen laugarren saria be lortu dau Igorreko komertzioak.

Egurrezko elementuakaz betaurrekodun mozoiloak eginda irabazi dabez sariok, sareetan adierazo dabenez, "erakusleihoagaz Igorre animatzen" jarraituko dabe hurrengo urteetan be.

Urtea hasi orduko lortu eban Igorreko Olaetxe Optika Zentroak lehenengo saria, Arratiako Merkatarien Elkarteak banatutakoa.

Beste alde batetik, aste honetan banatu dira Bizkaiko III. Erakusleiho Lehiaketako sariak, Bizkaidendak alkarteak banatzen dauzanak. Olaetxek laugarren saria jaso dau, sarituen artean, Arratiako komertzio bakarra da optikea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!