Lasarte Aretoa

'We are the best!' filma proiektauko da zineklubean

Asier Abrisketa 2022ko urt. 13a, 11:27
'We are the best!' pelikulako protagonistak

Igorreko Kultur Etxean ikusi ahalko da Luka Moodyssonen pelikulea gaur, hilak 13, 20:00etan.

Vi är bäst! (Luka Moodysson, 2013) da komedia suediarraren izen originala. 1982 urteko Estokolmon dago kokatuta istorioa. Bertan, 12 eta 13 urteko neska batzuen punk talde bat osotuteko ahaleginak kontetan dira.

Film honek kritika oso onak jaso ditu, punk pelikula "autentiko" moduan azaldu dabe kritikagile profesionalek.

Baina musika bandearen sorrerea atxaki bat da, neska gazte punkien laguntasun istorioa kontetako, umetasunetik gaztetasun errebelderako bidea egiten dabizen bitartean; lehen amodioa, lehen mozkorra...

Tokioko Jaialdiaren pelikula onenaren saria jaso eban eta National Board of Review-en film atzerritar onena legez izentau zan.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!