Eraso matxistea

Tuterako hilketa matxistea salatzeko kontzentrazinoa antolatu dau Arratiako Mugimendu Feministak

Asier Abrisketa 2022ko urt. 12a, 12:13

Bihar, urtailak 13, mobilizauko dira Igorreko sarrerako errotondan, iluntzeko 19:00etan.

Astelehen goizean topau eben Foruzaingo eta suhiltzaileek 2022an biolentzia sexistak aurretik eroan dauan lehenengo andrea. Sara Pina izeneko 38 urteko andrearen gorpua bere etxean topau eben, tripan hainbat labankada jasota. Nafarroako Audientzia Nagusiak azaldu dauanez, hilaren 8a eta 9a artean gertatu zan "bortizkeria handiko" hilketea.

Epaile eta ikerlarientzako, hasikeratik izan da haren gizona susmagarri nagusia. Hau atxilotzeko euroagindua baliatuta, atzo arrastian harrapau eben Frantzian, Bordeletik 65 kilometro iparraldera.

41 urteko gizonak eskuko telefonoa etxean itxita egin eban iges eta astelehenean lanera agertu ez zanez, ikerketearen fokuan ipini eta atxilotzeko agindua emon zan epaitegitik.

Indarkeria matxistaren eraginez 2022an Euskal Herrian hil daben lehen andrea da Sara Pina. Igaz bost hil ebezan, eta 2003. urtetik barriz, 112 dira eraildako andrak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!