Lasarte Aretoa

'Kutsidazu bidea Ixabel' musikal saritua taularatuko da Igorren

Asier Abrisketa 2022ko urt. 7a, 12:32

Urtailaren 9an, 19:00etan hasiko da Joxean Sagastizabalen nobelan oinarritutako ikuskizuna. Musika Ikuskizun Onenaren Max saria irabazi barri dau antzezlanak.

Juan Martin gazte donostiarraren istorioa oso ezaguna egin zan, Sagastizabalen nobela umoretsutik hasita, antzerki eta pelikula moduan be kontau zalako. Oin, Aitziber Garmendia eta Patxi Barcok musikalera egokitu dabe eleberria.

Juan Martin Donostiako euskaldun barria da, bere euskerea hobetuteko helburuagaz, mendiko baserri batera doana. Han konturatuko da, baserritarren euskerea eta berak klasean ikasitakoa sano desbardina dala. Musikalean, ingurua musikearen bidez komuniketan da beragaz: zugatzak rap doinuan, sagarrak "a kuppela" abesten eta behiak jantzan.

Fitxa artistikoa

Demode Produkzioak-en ekoizpena da Kutsidazu bidea Ixabel musikala, Patxi Barcok zuzendua. Zuzendaritza musikala ostera, Joli Pascualen esku geratu da. Interpreteak barriz, Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Karlos Nguema, Iker Huitzi, Joli Pascual eta Santi Romano dira.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!