Lasarte Aretoa

'Perez Sagutxoa, benetako jatorria' antzeztuko da Igorreko Kultur Etxean

Asier Abrisketa 2022ko urt. 5a, 16:57

Zapatuan, hilak 8, taularatuko dau Glu Glu konpainiak umeentzako antzerki musikatua, 12:00etan.

Umeen haginak batu eta opariak ixten dauzan sagutxoaren kondairak muga eta belaunaldiak gainditzen dauz, izen desbardinakaz bada be, saguzaharra adibidez.

Glu Glu konpainiak sagutxoaren benetako istorioa taularatuko dau, 3 eta 9 urte arteko umeentzako ikuskizunean. Antzerki musikala Ugaitz Alegriak zuzendu dau.

Ipuin klasikoa jantza eta abestien bitartez kontetan dau obra honek. Istorioaren erdigunean zaintza ipini gura izan dau Galder Perez sortzaileak, pertsona ahulenen zainketan, bai umeak bai adinekoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!