Kiñu Gaztetxea

Bertan behera gelditu da zapatuan Kiñun ospatu behar zan techno-gaua

Asier Abrisketa 2022ko urt. 5a, 11:29

Kontzerturik egongo ez danez, auzolanera deitu dabez herritarrak domekan, hilak 9, 10:00etatik aurrera.

Pandemiaren egoera eta ordutegien gaineko neurri murriztaileak dirala eta gelditu da bertan behera hilaren 8ko musika jardunaldia. Techno gauean Oke, Bendiak, Azkonar zeanuriztarra eta Ibis Templun ziran jotzekoak baina beste baterako itxi behar izango dabe. Momentuz, ez da data barririk publiko egin.

Zapatu gaueko aisialdirako plana kenduta, hurrengo eguna lan egiteko erabiltea ebatzi dabe Igorreko gaztetxekoek. Domekan, 10:00etatik aurrera egongo dira auzolanean, eraikina garbitu, atondu eta konpontzen. Horretarako, herritarren laguntzea eskatu dabe, eta hurbiltzera konbidau. Eguerdian jana zerbitzauko da, indarrak berreskuratu eta barriro lanean hasteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!