GUP

Bihar zabalduko da Gabonetako Umeen Parkea Igorren

Asier Abrisketa 2021ko abe. 29a, 15:52

Udaletxeko plazan eta alboko frontoian kokatuko dira puzgarri eta tailerrak, bai goizean bai arrastian.

Urtero lez, Gabonetako Umeen Parkea zabalduko da Igorren abenduaren 30ean, Zaztaparrak Asti Taldeak antolatuta. Aurten, COVIDaren egoerea ikusita eta eguraldiak lagunduta, kanpokaldean egongo dira bai puzgarriak bai tailerrak. Halanda be, oingo protokoloak beteko dirala argitu dau Udalak.

Udaletxe aurreko plazan eta alboko frontoian egongo da parkea. Goizean, 10:30ean zabalduko dauz ateak, 13:30era arte. Arrastian barriz, 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Jolasak hamabi urtetik beherako umeentzako izango dira, aurretiazko izen-emoterik ez da emon beharko. Bertan antolatuko dira txandak, edukierea bete arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!