Lasarte Aretoa

'Txanogorritxotik otso emera' antzezlana taularatuko da Igorren

Asier Abrisketa 2021ko abe. 29a, 12:51

Bihar, hilak 30, antzeztuko dau Aitziber Garmendiak umorezko bakarrizketea Kultur Etxean, 20:00etan.

Tentazio Konpainiaren antzezlana da Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio) obrea, Marta Gonzalez de Vegak sortutakoa eta Fernando Bernuesek gidatutakoa. Aitziber Garmendiak, bakarrizketan antzezten dau maitasun kontuen patetismoa umorea besarkatuz gainditzeko eskuliburu lez aurkezten dan istorioa.

 

Sinopsia

Ikuskizun hau harreman afektiboen inguruan egindako ikerketa baten ondorio da. ‘Saioa-belarrondokoa’ metodo ezagunean oinarritutako azterketa. Maitasun kontuen patetismoa umorea besarkatuz gainditzeko eskuliburu peto petoa. Eta beraz, edozein sexurentzat moduko ikuskizuna. Izan be, maitasunean danok gara patetikoak... Eta horretaz gozatzeko modu bakarra honako maxima hau da. ‘Barre azkenengo egiten dauanak, denpora preziatua galdu dau’.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!