Lasarte Aretoa

'Tarzan' antzezlana taularatuko da Igorren

Asier Abrisketa 2021ko abe. 27a, 12:58

Kultur Etxean izango da emonaldia, gaur, hilak 27, 20:15ean. AMEren gabonetako otzaren zozketea be egingo da aretoan bertan.

Arratiako Merkatarien Elkarteak antolatu dau, Udalaren laguntzeagaz gaurko Lasarte Aretoko saioa. Urtero lez, gabonetako otzarak zozketauko ditue, Igorren erosketak egin dabezan herritarren artean. Honegaz batera, Mar Mar teatroren lehenengo antzezlana ikusteko aukerea egongo da, doban.

Jose Carlos García eta Kide Díaz de Rada portugaletetarrak dira Tarzan obraren zuzendaria eta gidoilaria. Edgar Rice Burroughs idazlearen personaia ezagunaren bizitzako interpretazino propioa kontatzen dau antzezlanak. Kasu honetan, ohiana uri bat da. Izan be, nonok zooko kaiolak zabaldu ostean lehoiek, panterek eta gainerako animaliek kaleak hartu dabez, kaosa eraginda.

Nork zabaldu ditu kaiolak? Susmagarri nagusia poliziako psikologoarengana eroan eta izena galdetzerakoan honek "Tarzan" erantzun dau. Horixe da Mar-Mar teatrok taularatuko dauan Tarzan antzezlanaren abiapuntua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!