KiƱu Gaztetxea

Bertan behera gelditu da Unidad Alavesa eta Wood Stringsen kontzertua

Asier Abrisketa 2021ko abe. 16a, 11:08

Bihar, hilak 17 ziran Kiñu Gaztetxean kontzertua esakaintzekoak. Gaztetxeak sare sozialetan adierazo dauanez, data barria topau ezkero emongo dabe abisua.

Urteko azkenengo ekitaldia ospatu behar zan Kiñu GaztetxeaN bariku honetan. Unidad Alavesa, folk-rock talde ataundarra eta Aretxabaletako Wood Strings rock akustiko taldea izan dira ikasturtea zarratuteko arduradunak baina, ezingo dabe zuzenekoa eskaini. Izan be, kontzertu aurreko egunean ebatzi dabe, antolatzaile eta taldekideek, hau bertan behera ixtea.

Kiñura, urtailaren 8an bueltauko da musikea. Oingoan, techno soinuak egongo dira entzungai Oke, Bendiak, Azkonar eta Ibis Templumen eskutik.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!