Lasarte Aretoa

Luis Iruarrizaga abesbatzagaz batera kantauko dau Aba Taano taldeak zapatuan

Asier Abrisketa 2021ko abe. 16a, 13:16

Abenduaren 18an, 19:00etan hasiko da Igorreko abesbatzaren eta Ugandako gospel taldearen alkarlaneko zuzeneko emonaldia.

"Literaturea eta musikea, Kirekatik Igorrera eta Igorretik Kirekara. Proiektu honetan senidetu egingo gara Igorreko kulturako arlo batzuk (liburutegia, Luis Iruarrizaga abesbatza eta euskera arloa) eta Kirekako (Uganda) Aba Taano taldea. Herri bietako musikea eta hizkuntzea -euskerea eta suajilia- alkartuko dira kulturea izanda bidegile" dinoe Luis Iruarrizaga abesbatzakoek.

Aba Taano taldea bost ugandarrek osotuten dabe. Gospel musikea eskainiko dabe, beste estilo batzuekaz batera, popa eta Afrikako kantuak besteak beste. Danak kantauko dabez a capella, mobimentu askoko ikuskizun antzeztua be bada talde afrikarraren taularatzea. 2008tik hasita, ehunka kontzertu eskaini ditue Europan, nazioarteko sei sari irabaztea be lou dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!