Migratzaileen Nazioarteko Eguna

Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatuko da Igorren

Asier Abrisketa 2021ko abe. 16a, 11:37

Abenduaren 18an Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformeak deituta, kalejira koloretsu eta aldarrikatzailea eta herrialde desbardinetako pintxo dastaketea egingo dabe Igorren, eskubide guztiak jente guztiarentzako izan behar dirala defendiduteko.

Eguerdian, 12:00etan urtengo da kalejira aldarrikatzailea herri sarrerako errotondatik. Arratian bizi diran komunidade desbardinetako jentea batuko da. Kultur etxeko plazan amaituko da kalejirea, bertan egingo da pintxo dastaketea.

Migratzaileen eskubideak egunero urratzen dira, batzuetan lege diskriminatzaileak jasan behar dabezalako, besteetan gizartearen aurreretxi eta jarkera xenofoboagaitino. Giza Eskubideen urraketen artean, eskubide zibil eta politikoak ukatzea (atxiloketa arbitrarioa, torturea edo prozesu judizialik eza) eta eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak urratzea dagoz. Injustizia honeei egin gura deutsie aurre Arratiako harrera talde eta etorkinek.

Migratzaileen Nazinoarteko Eguna

Nazino Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak, migrazino-fluxuen gorakadea ikusita, abenduaren 18a Migratzaileen Nazinoarteko Eguna izentau eban. Hamar urte lehenago, egun horretan bertan, 1990ean, Batzarrak langile migratzaile guztien eta euren familiakoen eskubideak babesteari buruzko Nazinoarteko Konbentzinoa onartu eban. 2016an, Batzar Nagusiak hainbat neurri onartu ebazan, eta neurri horreek Errefujiaduei eta Migratzaileei buruzko New Yorkeko Adierazpenean zehaztu ziran. Adierazpen horrek migratzaileen lan positiboa aitortzen dau, eta migratzaileen segurtasuna, duintasuna, askatasuna eta Giza Eskubideak babesteko konpromisoa hartzean dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!