Lasarte Aretoa

'Lurralde hotzak' dokumentala proiektauko dabe Zineklubean

Asier Abrisketa 2021ko abe. 14a, 12:18

Abenduaren 16an, 20:00etan, Iratxe Fresneda zinemagile bizkaitarraren road movie itxurako ez fikzinozko filma ikusteko aukerea egongo da Igorreko Kultur Etxean.

Andra batek bere kamareagaz bakarrik egiten dauan bidaia da pelikulearen ardatza. Bidean zinemagilearen begiradea, erlezaintza, arkitekturea eta iparraldeko argiagaz kurutzatzen da protagonistea. Denporea be gelditu egiten dala dirudi, kamareak irudi libreak erregistretan dauzanean.

Musika euskaldunaren eskutik txandakatzen dira planoak, Anari, Uxue Alberdi eta Joseba Irazokiren soinuak. Lurralde hotzak filmak epaimahaiaren aitamen berezia jaso eban Italiako Mostra Internazionale del Cinema jaialdian.

Iratxe Fresneda gidoilaria eta filmeko argazki zuzendaria be bada, zuzendari izateaz gainera. Bere filmografia, Irrintziaren oihartzunak (2016), Lurralde hotzak (2018), Bigarren sexua (2020, gidoilari eta ekoizle lanetan), Errotatiba (2020) eta Tetuan (2021) filmek osotuten dabe

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!