Txirrindularitzea

Raul Lopez eta Irati Quintanok irabazi dabe Txiki Kopa

Asier Abrisketa 2021ko abe. 13a, 16:43

Abenduaren 12an ospatu zan Igorreko Ziklo-krosaren 44. edizinoa. Profesional eta nazioarteko txirrindulari barik, Federazinoko Txiki Kopa jokatu zan, Bizkaiko eskolek eta txirrindularirik gazteenek egin eben Olabarriko zirkuitua.

Eguraldi ona egin eban domekan, aspaldiko partez. Baina hiru astez euria egin ostean, lupetz handia egoan ibilbidean. Gaztetxoek ziklo-krosaren esentzia ezetu eben, lehen personan. Txirindularitza eskola ugarik hartu eben parte, Kadete eta Junior mailakoen lasterketetan podium eta sariak egon ziran.

Alebin eta Infantil mailako Bizkaiko Federazinoaren 8 probez osotutako Txiki Kopearen atzen lasterketea izan zan Igorrekoa, bertan ebatzi ziran beraz irabazleak. Raul Lopezek eta Irati Quintanok eskuratu ebezan sariak.

Kadete mailan, 74 txirrindularik hartu eben parte mutilen lasterketan eta zazpik neskenean. Podiumera igoteko aukerea lortu eben Haritza Allende, Iñigo Uria eta Hodei Muñoz, eta Joane Gorostiza, Maria Martinez eta Paula Gonzalezek. Lehenengo arratiarrak be izan eban saria, postu bakarragatik gelditu zan podiumetik kanpo Xabier Cerro, helmugan laugarren sartu zan.

Junior mailako lasterketetan barriz, 52 mutil eta 18 neska sartu ziran zirkuituan. Beñat Fernandezek irabazi eban probea gizonezkoetan; bigarren, Oier Ruiz de Arkaute izan zan eta Lemoako Galder Leiza Zuberok osotu eban podiuma, hirugarren postuan. Andrazkoetan, Maria Modenes izan zan irabazlea; Marta Betik egin eban bigarren eta Lidia Tarasek, hirugarren. Podiumetik kanpo, Arratia Ziklista Eskolako onena, Markel Ealo izan zan.

AZEk  denporaldiko proba guztietan parte hartzearren bost sari be banatu ebazan: Igor Maguregi, Aretx Tellaetxe, Markel Egiluz, Markel Gorostizagoiza eta Peio Leginari, hain zuzen be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!