Mendia

Orientazino ikastaroa eta XVIII. Mendi Martxea egingo dira San Kristobalen

Asier Abrisketa 2021ko abe. 10a, 15:40

Zapatu honetan, hilak 11n egingo da oinarrizko orientazino ikastaro teoriko-praktikoa 10:00etatik aurrera. Mendi martxea ostera, abenduaren 18an izango da, 24 eta 17 kilometroko ibilbideak izango ditu.

Igaz urteroko martxea bertan-behera gelditu bazan be, Intxaurbizkar Kultur Elkarteak barriro antolatu dau mendi martxea, auzoan antolatu dan hamazortzigarrena. 08:30ean urtengo dira ibiltariak hurrengo zapatuan.

Aurretik, bihar abenduak 11, orientazino ikastaroa antolatu dau Intxaurbizkar alkarteak. Auzoko ermitan emongo dan saio teorikoaren ostean, ikasitakoa praktikauko dabe parte-hartzaileek San Kristobaletik. Izena aldez aurretik emon behar da eta 5 euroko prezioa dauka ikastaroak, gehienez 40 persona hartuko ditue.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!