Lasarte Aretoa

Harkaitz Canoren 'Sisiforen paperak' antzerkia taularatuko da zapatuan

Asier Abrisketa 2021ko abe. 10a, 15:19

Igorreko Kultur Etxean, abenduaren 11n 20:00etan, egongo da ikusgai Euskaldunon Egunkariaren itxieran inspirautako obrea.

2020an, Gasteizko Nazinoarteko Antzerki Jaialdian taularatu zan lehenengoz Harkaitz Canok idatzitako eta Fernando Bernuesek zuzendutako antzezlana. Kazetaritzari eta modu bidebakoan zarratutako hedabideei egindako omenaldia izan gura dau istorioak, foku nagusia Egunkaria auzian ipinita.

Eszenatokian, ‘Eleak’ fikzinozko egunkariaren bitartez egoera desbardin bi azaltzen dira, batetik kazetariek erredakzinoan egiten daben lana eta bestetik komisaria batean jasandako indarkeria. Momentu berean ikusten dira erredakzinoan zelan dabizan eguneroko lanean, eta, bitartean, epailea zein poliziak atzetik dabizala, besteek arrastorik igarri barik. Errealidadearen alde paralelo biak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!