Arratiako komunidade sahararrak Kiñu Gaztetxean antolatu dau alkartasun jaialdia. Zapatuan, abenduak 4 arrastian omenduko dabe Jaya, Sahararen askapenerako militantea. 16:00etan hasiko da jaialdia, musikea, ekintza ludikoak eta bideoen proiekzinoa egongo dira gaztetxean. Sarrerak 5 euro balio dauz, baina doban da umeentzako.
Sultana Jaya 2020ko zemendiaren 19an atxilotu eban marokoar poliziak, Espainiatik osasun frogak egin ostean bueltan. Bi egun beranduago emon eben etxean atxilotzeko agindua eta holan bizi da, familiagaz batera gaur arte. Etxea 24 orduz dago zaintzapean, baina berak salatu dauanez, urte bakarrean bost aldiz sartu dira paramilitarrak bere etxera. Lapurretak, kolpeak eta bortxaketak sufridu dabez, besteak beste, erasoaldi horreetan.