Pantailak euskaraz

'Pantailak euskaraz' mobimentuko kideek berbaldia emongo dabe Igorren bihar

Asier Abrisketa 2021eko abenduaren 1a

Abenduaren 2an, 19:00etan izango da hitzordua Igorreko Kultur Etxean. Mahai gainean egongo da atzen astean Gobernuak eta alderdi subiranistek onartutako akordioa, streaming plataformetako edukien %6 gitxienez euskeraz izatea. Izan be, Pedro Sanchezek onartu dau ez dala neurria beteko.

Ikus-entzunezkoen sektorea estrategikotzat joten dau Pantailak euskaraz mobimentuak euskerearen normalizazinorako. Horretarako, EITB indartzea, euskerazko streaming plataforma bat sortzea eta Netflix, Amazon Pride eta HBO moduko plataforma nagusietan euskerearen presentzia legez bermatzea eskatzen dabe.

Zinemaren eta ikus-entzunezkoen lege propioetan eragitea eta hiru lurralde administrazinoetako ordezkariz osotutako koordinazino organoa eratzea be badagoz aldarrikapenetan, besteak beste. Honeen eta gaurkotasunezko gaien inguruan berba egiteko aukerea be egongo da berbaldian.

Izan be, zemendiaren 23an Espainiako Gobernuak eta indar subiranista parlamentarioak gaiaren inguruko akordio batera heldu ziran, Sanchezek Espainiako Aurrekontuetarako babesa lortu eban holan. Akordioan batzean da streaming plataformetako edukien %6 gitxienez euskeraz, katalanez edo galegoz izatea.

Baino atzo bertan presidenteak onartu eban sektoreko enpresa garrantzitsuenek ez dabela neurri minimoa bete beharko. Netflixek, Amazon Prime Videok, Disney Plusek eta HBO Maxek, besteak beste. Legeak estadu mailako serbitzarietan baino ez dau eragingo, Filmin eta FlixOle adibidez. Hau entzun ostean, ERCk esan dau, legea holan argitaratzen bada ez dauazala aurrekontuak onartuko.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!