Manifestazinoa

"Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde" mobilizatzeko deia luzatu dabe sindikatuek

Asier Abrisketa 2021eko azaroaren 30a

Bihar, abenduak 1, manifestazinoa egingo da Igorren, 19:00etan udaletxean hasita.Zortzi dira Hego Euskal Herri osoan mobilizatzera deitu daben sindikatuak: ELA, LAB, STEILAS, ESK, ETXALDE, HIRU, CGT eta CNT. Deialdiagaz herri mobimentuko kolektibo ugarik be egin dabe bat.

"Urteetako burrukearen ondorioz irabazitako eskubideen murrizketarik ez dogu onartuko, eta  besteren artean pensino duinerako eskubidea aldarrikatzen dogu. Bai oin pensinodunak garen eta bai etorkizunean izango garenonak. Genero arrakalarik bako pensino sistema, eros ahalmen errealari lotutakoa, propioa, publikoa eta unibertsala".

"2008ko krisiaren ondorio lazgarriak gainditu barik geunkazala harrapau gaitu COVID19ak eragin dauan osasun krisiak" berbakaz hasten da sindikatuek argitaratutako komunikadu bateratua. Pandemiaren kudeaketeak aurretiko zapalkuntzak sakondu dauzala uste dabe sindikatuek: "Poderegune ekonomiko eta politikoen hautua bizitzaren sostenigarritasuna alboratu eta kapital metaketeari eusteko ebatziak inposatzea izan da".

Horregaitik, bizitza duina lortzeako burujaubetza eskatzen dabe. "Lan guztiak aitortu eta bananduteko neurriak beharrezkoak dira, eta enplegurako baldintza duinak bermatzeko ordua be bada. Prekariedadera kondenautako langile belaunaldi barrion aldarrikapena da hau, bazterrean eta ezkutuko lanetan gagozan androna, bizirauteko nahikoak ez diran langabezia prestazinoak jasoten doguzanona".

Hego Euskal Herriko lau uriburuetan egingo dira manifestazinoak, 11:00etan. Arrastian barriz, mobilizazinoak egingo dira eskualdeka, Bizkaiko 12 herritan, tartean, Igorre; Gipuzkoako 10etan, Arabako hirutan eta Nafarroako beste hirutan. Bat egin daben 40 bat eragile, herri mobimentu eta kolektibok; talde feministak, ekologistak, pensinodunenak eta gizarte-bazterkeriaren kontrako burrukan dabizen taldeak, tartean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!