Lasarte Aretoa

Bazkide txartela lortzeako kanpainea ipini dau martxan Igorreko Kultur Etxeak

Asier Abrisketa 2021ko aza. 30a, 11:16

"Gabonetan kulturea oparitu!" lelopean egin da urteroko konbitea. Bazkide txartela, 5 euro merkeago egin edo barriztu daiteke abenduaren 28ra arte, 25 eurotan.

Kultur Etxeko harreran, goizeko 09:00etatik 13:30era bitartean edo 16:30etik 20:30era lortu daiteke bazkide txartela. 25 eurotan abenduaren 28a baino arinago bada.

Txartelagaz, urteko ikuskizun guztietan %25eko deskontua izaten da, zuzeneko ikuskizun bat eta lau pelikula be izaten dira debalde. Euskal Antzoki Sareako antzoki guztietan be deskontuak egiten ditue Lasarte Aretoko bazkide txartelagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!