Erabakitze eskubidea

Batzar irekia abenduaren 14ra atzeratu dau Gure Eskuk

Asier Abrisketa 2021ko aza. 26a, 12:49

Gaur, hilak 29, ospatu behar zan batzarra abenduaren 14an izango da atzenean, 19:30ean Kultur Etxean. Gure Eskuko zuzendaritza be egongo da asanbladan.

"Gailurra zain dogu" lemapean dabiz Gure Eskukoak eskualdeka batzar zikloetan aurrera egiten. Abenduaren 14an batuko dira Igorren Zelai Nikolas, Karmele Olabarrieta eta Paula Roson zuzendaritzako kideakaz erabakitze eskubidearen aldeko militante arratiarrak.

Batzar irekia da, beraz, edonork eukiko dauz ateak zabalik Gure Eskuko dinamiketan parte hartzean hasteko. Hile honetan ezetutera emon dabenez, ANC eta Omnium alkarte katalanakaz ekitaldi handi bat prestatzen dabiz alkarlanean, garagarrilerako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!