Lasarte Aretoa

'Ameriketako bidaia' antzerkia taularatuko da zapatuan Igorren

Asier Abrisketa 2021ko aza. 25a, 12:06

Kultur etxean, iluntzeko 20:00etan antzeztuko dabe Nerea Mazo eta Miren Arrietak, Patxo Telleriak sortu eta Mireia Gabilondok zuzendutako ikuskizuna.

Izenak dinoen moduan Ameriketako bidaian ikasle euskaldun biren Ameriketarako bidaia kontetan da. Ikasturte osoa egongo dira Estadu Batuetan Jone eta Maria. Lehenengoak "american way of live" dalakoaren (biziteko eredu amerikarra) eretxi ona dauka, bigarrena barriz yankeekanako aurreretxiz beteta helduko da.

Baina heltzerakoan, poliziak Jone etorkin latinoamerikar bat dala pentsau eta atxilotu egingo dabe, Estadu Batuen alde iluna ezetutera eroango dau egoera honek Jone. Maria barriz, gizartearen alderik onenagaz geldituko da harrituta, izan be, persona solidario ugari ezetuko dauz eta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!