Maratu gazteria zerbitzua

Gazteentzako negulekuak antolatu ditue abenduaren 27tik 29ra

Asier Abrisketa 2021ko aza. 24a, 13:06

12 eta 16 urte bitartekoek abentura parkera joan, tailerrak egin eta izotz pistan patinatzeko aukerea izango dabe. Izena emoteko azken eguna da hilaren 26a, barikua.

Zaztaparrak Asti Taldeak, Igorreko Udalaren laguntzeagaz ipini dauz martxan aurtengo gazteentzako negulekuak. Egun bakotxean ekintzetako bat egingo dabe parte-hartzaileek, baina izen emotea bateratua dala azaldu dabe Gazteria Zerbitzukoak: "negulekuetan izena emon eta hiru ekintzetara zoaz, ez banaka".

Izena Igorreko Kultur Etxean Gazteria Zerbitzuak daukan bulegoan emon behar da 17:00ak eta 19:00ak bitartean, hilaren 26a izango da azkenengo eguna. Gazte igorreztarrentzako prezioa 5 eurokoa da, besteentzako barriz 7 eurokoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!