Makatzak Arratiako Ekologistak

Ondare natural eta kulturalaren aldeko jardunaldiak antolatu ditue Makatzak taldekoek astegoienerako

Asier Abrisketa 2021ko aza. 23a, 13:48

Hilaren 26an, barikua, Sukar Horia talde ekologistakoak Krisi ekologikoa eta klase borroka berbaldia emongo dabe Kiñu Gaztetxean, 19:00etan. Zapatuan barriz, 10:00etan mendi-martxea egingo dabe goi-tensinoko lineak Mandoia eta Aramotz aldean sortu eta sortuko dauzan eraginak ezetuteko.

Makatzak arratiar talde ekologisteak, Sukar Horia, Kiñu Gaztetxea, Ekologistak Martxan eta Ganzabal Mendi Taldeagaz batera antolatu ditue berbaldia eta martxea. Hitzorduetara animatzeko kartelagaz batera, gutun bat be zabaldu dabe sareetan, Arratia eta Bizkaiko eragileak autopista elektrikoaren kontra batzeako deia eginez.

Makatzaken gutuna:

"Andra, jaun edo alkarteko arduradun hori,

Gutun honen bitartez, Arratia eta Bizkaiko eragile eta elkarteoi laguntza eta babesa eskatzera gatoz, Gueñesetik Itsasora eregiten dabizen laugarren autopista elektrikoa behin betiko gelditzeko.

Espainiako Ministroen Kontseiluak eta Red Electrica de España SAU enpresak bultzatutako proiektua bada be, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiak erakunde eskudunak dira. Aginte gaitasuna daukie ingurumena, euskal herriaren ondare kultural eta naturala begitu, defendatu eta zaintzeko. Legezkoa dan gurea zainduz.

Txikizio hau onartezina da auzotar eta herritar guztiontzat.

Mandoia eta, batez be Aramotzeko aurreistoriako ingurunetik (Arlanpe, Atxarte eta Otsatx), megalitikoko Pagotxuetatik eta erdi-aroko Aramotzeko Santa Marina ingurune babestuaren gainetik pasau gura ditue gaur ikusgai daukaguzan dorreak eta autopista elektrikoa.

Burubako erabagiak zuzendu eta Bizkaia osoa defendatzeko, zemendiaren 27an Igorreko Udaletxeko plazatik, goizeko 10:00etan hasiko dan Mandoiarako mendi martxara gonbidatzen zaituegu".

Makatzak Arratiako Ekologistak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!