bizi igorre

Digitalizazinoaren arrakalaz egingo da berba eguaztenean Kultur Etxean

Asier Abrisketa 2021ko aza. 23a, 13:24

Hilaren 24an, 17:00etan hasiko da adin guztietarako antolatutako berbaldia. Digitalizazinoak gizartean dituan eraginak aztertuko dira, fokua adinartekotasunean ipinita.

Igorreko jubiladuak oin dala bost urte antolatu ziran Bizi proiektuaren inguruan. Edadeko personakaz, eta personentzako, herri adeitsuago bat izan guran ipini ziran martxan. Bizi proiektuak, aurrera egiteko adinarteko dimensinoa hartu behar ebalako Udalagaz eta herriko guraso alkarteakaz ipini ziran kontaktuan eta holan sortu dabe aurten Bizi Igorren 2030 ekimena. 

Ekimenak hiru helburu bete gura ditu hurrengo hamarkadarako Igorren. Alde batetik, bizi osorako herri seguru, garbi eta irisgarria sustatzea. Bestetik herri hezitzaile, inklusibo, solidario eta parte-hartzailea izatea. Eta amaitzeko zaintza, prebenzino eta jasangarritasunean oinarritutako herri osasuntsua eregitea. Bide honetan antolatu dabez hainbat ekintza, eguazteneko digitalizazinoaren inguruko hausnarketea besteak beste.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!