Lasarte Aretoa

'Oltxiak' eta 'El buen patron' pelikulak proiektauko dira zinean domekan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 19a, 11:36

Hilaren 21ean, Kultur Etxean 17:00etan hasiko da umeen emonaldia, 19:30ean barriz nagusiena. Takillea pelikula bakotxa hasi baino 45 minutu arinago zabalduko da.

Oltxiak (Toby Genkel, John Chambers eta Verlag Friedrich Oetinger, 2021) Erhard Dietlen liburuetan oinarritutako istorioa da, Zinema Euskaraz programearen barruan, aurten euskeratu dan zortzigarren filma. Bertan, etxe barri baten bila dabiz Oltxiak baina inon ez dira ondo etorriak. Izan be, gizakiek uste dabe usain txarra daukiela. Halango batean, familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen da, Oltxiak bertan geratzera animatzen diralarik.

El buen patron (Fernando Leon de Aranoa, 2021) komedia pintzeladak dituan drama bat da, fokua enpresari eta langileen arteko lan-harremanetan ipinten dauana. Julio Blanco (Javier Bardem) enpresa baten jaubea da eta lantegia bisitauko dauan komisino bat itxaroten dabil, bikaintasun sari bat jasoko dauan ebatziko dauan komisinoa. Bisitarako dana egon behar dau prest, baina presinoak eta aurretiazko arazoak langileekaz talkak eragingo dauz, saria kolokan ipinita.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!