Azoka solidarioa

Caritasen Etxepel proiektuari laguntzeko azokea antolatu da Igorren

Asier Abrisketa 2021ko aza. 16a, 12:34
Etxepel etxea Durangon.

Abenduaren 16an izango da Bigarren Azoka Solidarioa. Hau gauzatuteko jostailuak, liburuak, motxilak eta mozorroak batuko ditue Elkartasun Begirada Taldekoak zemendiaren 18 eta 25ean.

Hurrengo bi eguen arrastietan, hilak 18 eta 25, egongo da herritarrak etxeko gauzak Lehendakari Agirre kaleko autobus markesinaren osteko arkupeetara eroateko aukerea. Batez be umeentzako gauzak batzeako deia zabaldu dabe Elkartasun Begiradak taldekoek: motxilak, jostailuak, liburuak, komikiak, mozorroak... 17:00k eta 20:00ak bitartean egongo dira objetuok jasoten.

Batzean dan guztiagaz Bigarren Azoka Solidarioa antolatuko da abenduaren 16an Igorren. Bildutako dirua Bizkaiko Caritasen Etxepel proiektuari bultzada bat emoteko bideratuko da. 2014an sortutako proiektu honen bitartez Durangaldean etxe barik dagozan pertsonei arreta emon eta gizarteratzen laguntzen dabez.

Igorreko Lehenengo Azoka Solidarioa 2019an egin zan. Orduan, 1.712 euro lortu ziran, Indautxuko Jantoki eta Eguneko Zentrora eroan zan dirua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!