Lasarte Aretoa

'Dos colegas y la gran bestia' eta 'Erase una vez en Euskadi' proiektauko dira domekan zinean

Asier Abrisketa 2021ko aza. 12a, 11:05

Hilaren 14ean 17:00etan hasiko da umeen emonaldia, 19:30ean barriz nagusiena.

Dos colegas y la gran bestia (Gunhild Enger eta Rune Spaans, 2020) animazinozko pelikula norvegiarrean Knudsen eta Ludvigsen dira protagonistak. Trenen tunelean bizi dira lagun biak, pozik, baina egun batean kaleratze karta bat heldu da: tunelak trenentzako dira, ez personentzako. Kaleratzea gelditzeko gai dan bakarra Knudsen Kapitaina da, bietako baten aitita. Lagun minak marinela topetan urtengo dira, bidea ez da erraza izango, baina bai abenturaz betea.

Erase una vez en Euskadi (Manu Gomez, 2021) 1985 urtean girotutako drama bat da. Marcos, Jose Antonio, Toni eta Paquito hamabi urteko gaztetxoak dira, uda noz heldu etxoten. Hau helduta, gogoz hartzean dabe, orduak kalean pasetako prest. Bitartean, orduko Euskal Herriko giroa markau eben borroka armatuaren eta heroinak sortutako ondorioen lekuko izango dira, besteak beste.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!