Arratiako Andren Jabekuntza Eskola

Autodefentsa feminista tailerra antolatu dau Ilgoran Jabekuntza Eskoleak

Asier Abrisketa 2021ko aza. 9a, 13:16

Igorreko Kultur Etxean hilaren 19tik abenduaren 10era arteko barikuetan, 18:00etatik 20:00etara, izango dira Ester Lopezek gidatutako saioak. Izena emoteko epea hilaren 12an zarratuko da.

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako egitarauaren barruan, hurrengo ekimena izango da autodefentsa tailerra. Zemendiaren 19an hasiko dira saioak, euskeraz eta doban, baina aste honetan amaituko da mankomunidadean, udaletxeetan edo webgunean izena emoteko aukerea.

Tailer honeen bidez "indarkeriak identifikau eta aurre egiteko baliabideak" ipini gura dabez Ilgoranekoak andren eskura. Izan be, "tailer eta taldeak indarkeria matxistak saihesteko tresna eraginkorrenak" dirala defendatzen dabe.

Hurrengo ekimena urtaila amaieran egingo dabe jabekuntza eskolakoak. Berbaldi eta tailer bidez lodifobia landuko dabe, loditasuna "perspektiba politiko" batetik lantzeako proposamena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!