Bizi Igorre

Berbaldi bi antolatu dauz Bizi Igorre taldeak eguenerako

Asier Abrisketa 2021ko aza. 8a, 17:31

Hilaren 11n, 17:00etan izango dira berbaldiak Igorreko kultur etxean. 55 urtetik gorakoentzat Gure ongizateaz berbetan hausnarketa saioa egongo da, adin guztietarako barriz, Bizitzaren digitalizazinoa eta arrakala digitala: nola eragiten digu gure egunerokotasunean? hitzaldia prestatu dabe.

Igorreko jubiladuak oin dala bost urte antolatu ziran Bizi proiektuaren inguruan. Edadeko personakaz, eta personentzako, herri adeitsuago bat izan guran ipini ziran martxan. Hausnarketa prozesuakaz amaitu ostean, 2019ko amaieran garatu eben Ekintza Plana baina, hile gitxira parau izan behar ebezan planak, pandemia gurera heldu orduko.

Egoerea luzerako etorrela eta, Batzordeak ebatzi eban lanean jarraitu behar zala eta bilerak online egitera ausartu ziran. Bizi proiektuak, aurrera egiteko adinarteko dimensinoa hartu behar ebalako Udalagaz eta herriko guraso alkarteakaz ipini ziran kontaktuan eta holan sortu dabe aurten Bizi Igorren 2030 ekimena. 

Ekimenak hiru helburu bete gura ditu hurrengo hamarkadarako Igorren. Alde batetik, bizi osorako herri seguru, garbi eta irisgarria sustatzea. Bestetik herri hezitzaile, inklusibo, solidario eta parte-hartzailea izatea. Eta amaitzeko zaintza, prebenzino eta jasangarritasunean oinarritutako herri osasuntsua eregitea. Bide honetan antolatu dabez Bizi Igorrekoak egueneko berbaldiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!