Lasarte Aretoa

Zurrunka Teatroak 'Aioko' antzezlana taularatuko dau zapatuan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 8a, 13:20

Hilaren 13an, 17:30ean hasiko da Igorreko Kultur Etxean itzalak, txotxongiloak eta aktoreak obra bakarrean batzean dauzen ikuskizuna.

Istorio honek abentura eta sorpresen, Geinu eta itzalen bidez alkarbizitzaren inguruan hausnartzea topetan dau. Ikuskizunean aniztasuna eta natureagazko erlazinoak bultzatu gura ditu Aioko irlan, emozinoz betetako bidaiean parte hartzean dabenen artean.

Sinopsia

Aioko sasoi baten irla alai bat izan bazan be, aspaldian iluntasunak bertako biztanleen bihotzak hartuak zituan. Biztanleek, ez dabe gogoratzen euren herria oparoa izateko aniztasunak daukan balioa. Natureagazko errespetua ahaztu dabe eta baita bizitzaz gozatuteko denporea izatearen garrantzia be. Doe bereziak dituen Azkartxin eta Moteltxin dira istorio honetako protagonistak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!