Urriko Martxa

Domekan helduko da Urriko Martxa Kiñu Gaztetxera

Asier Abrisketa 2021ko aza. 5a, 12:59

Gaur iluntzean Etxebarrin batu eta bihar hartuko dabe Arrigorriagarako bidea. Domeka goizean barriz helduko dira oinez Igorrera.

Atzen edizino bietan Hego Uriben antolatu eta ospatu izan da martxea. Oingoan, eskualde desbardinetako gazte asanbladak batuteko helburuagaz Arratiara be luzatu da deialdia. Izitu gazte antolakundeak, Etxebarriko gazte mobimentuak, Arrigorriagako Gaztetxeak eta Kiñu Gaztetxeak antolatu dabe urri bigarreneko iraultzearen omenezko egitaraua.

Domeka goizean hartuko dabe parte-hartzaileek Igorrera bajatuteko bidea. Arginatxen berbaldia egiteko geldialdia egingo da Kiñu Gaztetxera heldu aurretik. Igorreko gaztetxean bazkaldu eta Jazz In Hell bikote komikoaren bakarrizketea egongo da, gero agur ekitaldiagaz emongo jako amaierea III. Urriko Martxari.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!