Lasarte Aretoa

'Bella y el circo magico' eta 'Cry Macho' proiektauko dabez domekan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 5a, 11:16

Hilaren 7an 17:00etan hasiko da umeen emonaldia, 19:30ean barriz nagusiena.

Bella y el circo magico (Atle Solberg Blakseth eta Frank Mosvold, 2020) izango da Lasarte Aretoan arrastiko lehen pelikulea. Film norvegiar honetan Ella Bella eta Henry dira protagonista nagusiak. Lagun banaezin honeek zirko bat antolatu dabe euren herrian, magiagaz herritarrak harrituta itxita. Baina herrira ume barri bat heldu da, Johnny, eta Henry Bellarengandik banatuko da, Johnnyren jostailu eta bizikleta garestiakaz zurtuta.

Cry Macho (Clint Eastwood, 2021) proiektauko da gero, 19:30ean 12 urtetik gorakoentzako. 1978ko Texasen girotutako draman, Eastwood jubilautako rodeo izar eta zaldi hazlea da. Antxinako nagusi batek misino berezi baterako kontratauko dau: haren semea Mexikotik ateratea, amaren alkoholismotik iges egiteko. Eatwoodek onartu eta biak batera egingo dabe bidaia.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!