tailerra

Idoia Carramiñanak gidatutako literatura tailerra egongo da eguenetan Udal liburutegian

Asier Abrisketa 2021ko aza. 2a, 12:54
argazkia: EITB

Eguen honetan hasi eta abenduaren 23ra, eguenero ordubetez 19:00etatik 20:00etara, Igorreko Udal Liburutegian izango da idatz tailerra. Izena aldez aurretik emon behar da liburutegian bertan, ala 966 852 530 telefonora 16:00etatik 20:00etara deituta.

Tailerrean euskerea izango da hizkuntza poetikoa, testu edota lan poetikoak garatzeko. Partaideek emozinoak ezetu eta gorputzetik orrira eroango ditue sentipenak; euren bozen errastuak eta norbera eta munduaren arteko hartu-emona aztertuko ditue. Taldea sortzeako, gitxienez, 5 lagunek emon behar dabe izena eta gehienez 12 lagun egongo dira.

Idoia Carramiñana Miranda (Bilbo, 1985) euskal filologian lizentziatua, irakaslea, ikertzailea, itzultzailea eta idazlea da. Batez be, poesia lantzean dau eta hori izango da tailerraren muina. 2014tik, Bilboko Grito de mujer Arte eta Poesiaren nazinoarteko jaialdia koordinetan dau. Bere Bi poema liburua argitaratu eban 2018an Amargord Ediciones argitaletxeak. Euskeraz eta gaztelaniaz dago idatzita eta "hizkuntza bi, mundu bi eta kultura biri" egiten deutso erreferentzia. Baita, "zergaitik ez" egilean bizi diran "genero bi, edade bi eta sentipen biri".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!