Ninja a cuadrosen bigarren edizinoan Tailandian dagoz Taiko eta Alex, Eppermintek kartzela zigorra saihestu daualako. Lagun biak, familia osoaren laguntzeagaz joango dira Asiako herrialdera Eppermint harrapetako. Halanda be, misino arriskutsuak presinoak eragingo dauz protagonisten artean.
Gero, Donostiako Zinemaldian Euskal zinemaren Irizar saria jaso eban Maixabel pelikulea ikusteko aukerea egongo da. Benetako gertaeretan oinarrituta, Blanca Portillo eta Luis Tosar aktoreek emoten deutsee bizitza Maixabel Lasa, ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alargunari, eta Ibon Etxezarreta, Jauregi hil eban ETAko kide izandakoari. Honek beragaz berba egiteko eskatu eutsan Maixabeleri, Langraiz Okako espetxean (Araba), zigorra beteten egoaneko kartzelan, ETAgaz hartu-emonak eten ostean.