suhiltzaileak

Suteen aurkako prebentzino jardunaldia egingo da domekan

Asier Abrisketa 2021ko urr. 28a, 12:43

Adin guztietarako berbaldiak, simulagailuak eta familientzako ginkanea egingo dira goizean.

Hilaren 31n, 10:00etatik 14:30era, izango da Bizkaiko Suhiltzaileek Igorreko Kultur Etxeko parkean antolatutako jardunaldia. Helburua gizartea suaren prebentzinoan heztea da eta, suaren kontra egiteko teknika batzuk ikastea.

Lehengo berbaldiak egongo dira, bi aukeran. Alde batetik 6 eta 12 urte arteko umeentzako eta bestetik, 12 urtetik gorako gazte eta helduentzako. Teoria erakutsi ostean errealidade birtualeko simulagailuak probauko dabez parte-hartzaileek, bideojoko baten bitartez sua amatatzen ikasteko.

Amaitzeko, familian egiteko ginkana bat be antolatu dabe suhiltzaileek. Jarduerak 14:30ean amaituko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!