Lasarte Aretoa

'Eclat' jantza eta moda ikuskizuna eskainiko da zapatuan Igorren

Asier Abrisketa 2021ko urr. 27a, 11:17

Hilaren 30ean, 20:00etan, Adriana Bilbaoren jantza konpainiak, Éclat. Eztanda egiten duen gorputz batetik askatutako atala obrearen emonaldia egongo da Igorreko Lasarte Aretoan.

Ikuskizunak XIX. mendetik hasita eta XX. mendearen zehar andrazkoen modan izandako mugarrietako batzuk erakusten dauz. Musika flamenkoa oinarri hartuta eta jantzearen bitartez, Adriana Bilbao eta Mikel del Valle jantzariek egiten dabe modaren mundutik ibilbidea.

Eurakaz, Elena Morales (cante flamenkoa), Jose Almarcha (gitarrea), Victor Guadiana (bibolina eta gitarra elektrikoa) eta Epi Pacheco (perkusinoa) dira musikearen arduradun. Antzezlan honetan garrantzia handia daukien erropak Fran Lopez del Cerrorenak dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!