D'ortagnan eta hiru mosketxakurrak (Toni Garcia, 2021) umeentzako pelikulea izango da lehenengo saioa. Hiru moketariak nobela eta pelikula mitikoaren animazinozko adaptazinoa da film hau. D'ortagnan Parisera heldu eta bertan topetan dauz Athos, Portos eta Aramis mosketxakurrak, honeekaz hainbat personai ezetu eta hainbat abentura biziko dabez uriburuan.
Chavalas (Carol Rodriguez, 2021) kudrillako lagunen berraurkitze baten istorioa da. Gaztetako lagun ohiak barriro egiten dabe topo auzoan, adiskidetasun tragikomikoa barriro biziz. Daborduko ez dira lehengo nerabeak eta beraz, ebatzi garrantzitsuak hartu behar dabez, besteen laguntzeagaz.